dbh4
iKasturtean irakurritako liburuen konparazioa
. 2016-2017 ikasturte honetan, DBH 4 mailan ebaluaketaro liburu bat irakurri dugu euskaran, gaztelanian eta ingelesean. Euskaraz " 110. streeteko geltokia", " Zorion perfektua", eta " Ispiluen gainean lotan" irakurri ditugu. Testu honen bidez nire iritzia eman nahiko nuke eta hiru nobelak konparatu elkarrekin.
110 STREETEKO GELTOKIA : Nobela honetan 2 istorio desberdin daude, bata maitasunezkoa eta bestea misteriozkoa edo gaizkileen droga munduari buruzkoa. Bi istorio tartekatuz joaten da baina geltokian bi istorioak elkartu egiten dira poeta baten esaldiagatik. Istorio bateko protagonistak eta bestekoak poesia idazten jarraitzen dute eta horrela ezagutu egiten dira. Ondoren beste emakume bat azaltzen da: Catherine, droga trafikoaren ugazaba.
Kathy eta Catherine Josebaren bizitzako bi emakume dira, Joseba maite zutena. Kathyk benetan maite zuen bainaa Catherinek larrua jotzeko bakarrik nahi zuen, maitasun fisikoa soilik.
Amaieran bi istorioek bat egiten dute eta amaieran Joseba hil egiten dute tratuko zati bat ez betetzeagatik.
Joseba, pobreen geto batean bizi da, diru gutxi duten eta mozkorrak bizi diren lekuan. New Yorken getatzen da nobela, Francoren diktaduraren garaian.
ETA-ko militante izateagatik Espainiatik alde egin zuen. Narratzaileak zine kamara baten moduan kontatzen du istoria alde batetik bestera.
ZORION PERFEKTUA : 16 uteko nesla baten istorioa kontatzen duen nobela bat da. Ustezko droga trafikatzaile baten hiilketaren lekuko izaten da. Baliteke ETA-ko batek hil izana. Neska mugitu ezinik geraatzen da. Ertzaintza etorritakoan lortzen du mugitzea.
Istorioan denbora asko pasatzen du deskribatzen neskaren egoera, irakurleek ulertzeko. Ondoren neska etxera joaten da eta gurasoak haserretu egiten dira berandu joateagatik, bortxatu egin duteal uste dutelako. Gurasoek guztia ahazteko esaten diote. Beste arazoa neska egunkarian agertu zela izan zen eta gurasoek egunkariari argazki hori kentzeko esaten diote baina ez dute kentzen, argazkiarekin gehiago saltzen dutelakoan.
Istorioa neskak 14 urte geroago kontatzen du bere bizipenak azalduz.
Tartean, porrota jaso zuen amodiozko istorio bat agertzen da.
Gizarteak nola urteetan beste aldera begiratu duen arazoetan sinbolitzatu nahi du istorioak: gurasoek ahazteko esaten diote, lagunek baztertu egiten dute...
Zorion perektua egoera nire ustez haurrak garenean lortzen dugu. Protagonistak pianoa joatzean lortzen du.
Aurreko nobelaren antzekotasuna hilketa da, batean ETA ko bat hiltzen da eta bestean ETAkoek hiltzen dute.
Beste nobelako denbora antzekoan gertatua da.
Piano kanta jotzea lortzen duenean bere barruko hustualdia gainditu duela sinbolizatu nahi du.
Istorioa bakarrik sentitzeari buruz da.
ISPILU GAINEAN LOTAN : Istorio honetan Diegok bizitako abentura kontatzen da. Osaba hiltzen ari zela amonak bere etxera papelen bila bidali zuen. Bertan eskutitz eta argazki ugari aurkitu zituen bere aitonarenak, berak hilda zegoela usten zuen aitonarenak. Isilpean bere aitona aurkitzera Kubara joaten da. Bertan aitonak seme-alaba gehiago zituela ikusten du. Kubako iraultzan parte hartu zueneza aitonak, jende garrantzitsua zen eta beraz izkutuan zegoen. Aitona bilatzeko bidaian maitasuna ere aurkitu du. Amodiozko istorio bat bizi dute nobelan zehar eta neskak aitona aurkitzen laguntzen dio. Neska Kubatarra denez hasiera batean Jinetera dela usten du Diegok.
Aitona aurkitutakoan berarekin hitz egiten du eta berriro bueltatzen da Diego etxera, bueltatuko zela esanez.
Istoriako iraultza 1959ko urtarrilaren 1ean hasi zen Sierra Maestran.
Denboraren arabera istorioa amaieran hasten da, bainakontatzen duten beste isrorioa Varelaren hilketa da: amonak bortxatzen zuen gizona hil zuen nazkaturik zegoelako, baina gizon haren etxean bizi zen eta militante famatua zen gizona. Amona haurdun zegoenez erru guztia aitonak hartu zuen eta ez hiltzeko Kubara ihes egin zuen.
Taniarekin izaten duen maitasun istoria laburra kontatzen du.
Istorian zehar Frankismoa aipatzen du eta Kubako iraultza.
Astebeteko bidaia azaltzen du. Hasierako zatia luze kontatzen du eta bidaia motzago.
Kuban 2 amodio mota agertzen dira: Tania eta protagonistarena; eta amona eta aitonarena. Amonaren izenarekin eskola egiten du aitonak, amodio idealizatua da.
Istorioa, amaiera ireki batekin geratzen da.
Hiru istorioetan maitasun eta tramak agertzen dira. Hiruretan porrotak daude: 1-hilketa, 2-hilketa ikusi, 3-hurrun gertatzen dira. Denak garai berdinetakoak ematen dute, Frankismokoak
Lekuak New Yorkeko getoak, Euskal Herriko leku bat, Kataluña eta Kuba dira.
3 nobeletaik nire gustukoena azkena izan da," Ispiluen gainean lotan". Oso erakargarria iruditu zait. Istoriopolit bat kontatzen due eta lehen momentutik harrapatzen zaitu, Amaiera ez zait horrenbeste gustatu, ireki samarra iruditu zaitelako eta hoiek ez zaizkit horren beste gustatu.
Beste nobeletan istorioa ez zait gustatu, gertaera garrantzitsurik ez baitzen gertatzen nire ustez eta horrek nobela astuna bihurtzen zuen.

nire aitaren etxea
"Nire aitaren etxea" poema Gabriel Aresti poetak euskara batuan idatziriko poesia da. Gabrielek irakurleei transmititu nahi dien mezua, Euskal Herria beti defendituko duela da, edozein oztoporen gainetik defendatuko duela. Poema honen asmo edo xede komunikatibo nagusia bereziki Euskal Herria defendatzea da.
Azaldutako moduan, gaia, Euskal Herria da. Gertakizun nagusia, pertsona batek Euskal Herriaren alde borroka egingo duela da. Pertsona hori gai da edozer egiteko edozein modutara maite duen Euskal Herri handia defenditzeko.
Nire aitaren etxea poema 4 ahapalditan banatuta dago, eta 36 bertso lerro ditu. Poemak, errimak bigarren ahapaldian soilik daudela dirudi, bestela poesia librea da.
3 zatitan banatua dago poemako istoria. Sarrera lehenengo ahapaldia da. Bertan, EuskalHerria, bere aitaren etxea deitzen duena edozein modutan defendatuko duela azaltzen da.
Garapena bigarren eta hirugarren ahapaldietan dago. Edozein modutara defendatuko duela dio, berdin dio zer galtzen duen. Dena kenduko diote etxearen ingurukoak: lurrak, errentak... Ondoren armak eta gero gorputz atalak kenduko dizkiote, arimarekin bakarrik geratu arte. Baina aurrean aipatutako guztia galduta ere, arima aitaren etxea defenditzen edukiko du.ç
Amaiera azken ahapaldia da, bera hilko da, arima galduko du baina horrenbeste defendituko duen Euskal Herriak zutik jarraituko du.
Poesiak egitura mota kronologikoa du, hau da, gertaerak ordenatuta jarraian doaz hasierako egoera, erdigune, eta amaierako egoera azalduz.
Narrazioko ekintza nagusiena, Euskal Herria defendatzea da. Istoria edo poesiako gertakizunak orainaldian gertatzen dira, momentuan bezala. Baina amaiera aldean etorkizunean bere arima galdutakoa nola egongo den azaltzen da.
Zentzuzkoena den moduan, istoria Euskal Herrian gertatzen da.
Narratzailea 1 pertsonan dago, istorioan egongo balitz bezala, gertaera berari gertatuko balitzaio bezala, berak hitz egingo balu bezala.
Protagonista bakarra istoria kontatzen duen pertsona da, aldiz, antagonistak erasotzaileak direla esango genuke. Poesiak baditu zenbait baliabide literario aipagarri: Lehen ahapaldian errepika dago: "Otsoen kontra, sikatearen kontra,lukurreriaren kontra.."
Paralelismoak ahapaldi guztietan daude: "Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra.../ galduko ditut aziendak, soloak pinudiak, galduko ditut korrituak, errentak, interesak/ armak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut/ besorik gabe, sorbaldarik gabe, bularrik gabe..." Denek egitura antzekoa dute.
Beste paralelismo mota eragozpen eta ezintasun guztien aurrean poetaren jokabidae aldaezin egoskorra da aitaren etxea defenditzeko.
Asko gustatu zaidan poema izan da hau. Ken zazpiren kantuagatik ezaguna nuen, beraz ez da guztiz berria izan.
Oso sakona iruditu zait idazleak Euskal Herria defendatzeko duen gogo handia, bereganako duen maitasun sakona eta dituen askatasun gogo amorratu hoiek gustatu zaizkit. Erraz ulertzen de poesia da, beraz errazagoa izan da aztertzea.

neurri eta modaren diktadura
Gaur egungo gizarteko gai nagusienetako bat da neurri eta moda idealaren diktadura, gehien hitz egiten dena. Hainbat arazo ekarri izan ditu gaiak, izan ere ikuspegi desberdinak daude gaiarekiko. Gizarteak neurri "perfektuak" definitu diru gizakiontzat eta neurri horietatik kanpo dagoena ez da polita gizartearen ustez.
Mundu guztia dago estereotipo horien menpe, eta eguneroko iragarkietako irudiek ez dute laguntzen. Neska altuak, argalak, beltzaranak, ile luzekoak, bular handidunak eta kirolari gorputzekoak; eta mutilak badira gihartsuak eta altuak. Eta zergatik jarraitu edertasunaren irudi faltsu hori egunerokotasunean horrelakorik ikusten ez badugu ere? Bada hori jarraitzen ez badugu gizarteak baztertu egiten gaituelako.
Nire ustez guztiz oker dago gizartea ideal horiekin. Denok gaude nahi gabe diktadura horren azpian nahiz eta ezekoa pentsatu. Ddenok gaude telebistan edo iragarkietan azaltzen diren irudi perfekzionatu horien eraginpean.
Neska asko irudi horiek jarraitu nahian osasun arazoak edukitzera iristen dira, izan ere, jateari uzten diote pisua galdu ahal izateko, eta azkenik horrek heriotzara eramatzen ditu kasu larrienetan.
Anorexia eta bulimia dira kasu horiek. Elikadura nahasteak dira, pisu jaitsiera eta heriotza eragiten dituztenak. Eta nondik datoz? Bada komunikabideek eta diseinatzaileek ematen duten irudiagatik. Hauek jende gaztea argaltzen jartzen dute arropa estuetan sartzeko eta desfileetan jende anorexikoa erabili izan ohi dute askotan. Komunikabideen irudi perfektuan sartu behar baitute baztertuak ez izateko.
Jeremy Gillitzer modeloaren kasua izan da horietako bat. Anorexia eta bulimia izan zituen bere bizitzan zehar. Kirol eta dieta gehiegi zeuden bere itxuraren atzean eta azkenean 38 urterekin hil zen 30 kilo zituela.
Ez da polita ideal horiek jarraitzea, denok itxura berdina izatea ez baita erakargarria. Bakoitzaren desbertasunek dute azkenerako pertsonaren goxotasuna eta berezitasuna.
Geroz eta jende gehiago dago ideal horien aurka eta beraz baliteke egoera geroz eta hobeto dagoela. Oraindik ere iragarkietan emakumearen gorputz idealizatuaren ideia erabili ohi da gehiago saltzeko, baina hori guztia aldatzeko bidean da.
Aurreko guztiagatik eta idealizazioak hausteagatik, neurri eta modaren diktaduraren aurkako iritzikoa naiz. EDERTASUNA EZBERDINTASUNEAN DAGO.
Lehoia, basurdea, zezena eta astoa testu iruzkina
Alegia hau Esopok idatzia da, baina Bizenta Mogelek euskaratu zuen alegien artean dago.
Euskaraz idatzia dago papelean, irakurlearentzat.
Mezu nagusia jendea ondo tratatzea da, lehen egindakoa gero ordainduko dugulako azken finean.
Helburu didaktikoa du, animalien historien bidez ikaskizun bat irakastea.
Gai nagusia lehoia oso ahul dagoela eta honek egindako kalteen ordainetan animaliek jo egiten diote.
Lehen lehoi indartsua izan zena, orain oso ahul eta zahar zegoen. Gaztetan animalia asko kaltetu zituen eta orain hauek mendeku bila joaten zaizkio. Lehenengo basurdea, gero zezena eta azkenik astoa, eta denek zauriak egiten dizkiote. Bukaeran damutu egiten da, gaztetan gauza hoiek egingo ez balitu, horrela ez zutelako bukatuko.
Testuak 6 ahapaldi eta 34 lerro ditu. Prosan idatzirik dagoenez ez du errimarik.
Sarrera lehen 4 lerroak dira. Lehoiaren deskribapena egiten du, bazela lehoi indartsu eta beldurgarri bat, non bere orroek oihaneko beste piztia guztiak izutzen zituena. Baina denborarekin zahartu zenez, orain egoera txarrean zegoen.
Garapena hurrengo 8 lerroetan gertatzen da. Basurdea gerturatzen zaio eta gaztetan lehoiak pasaarazi zion guztiagatik mendeku moduan kosk egiten dio. Lurrean okerrago utzita ondoren zezen beltzak ebaki handiak egiten dizkio adarrekin. Azkenik astoak bekokian emanda lurrean odola botaz usten du.
Amaiera azken zatia da. Lehoia egindakoaz jabetzen da, gaztetan pasarazitako izuaz, denek beldur ziotelako. Ez zen bere errua, izan ere jan egin behar zuen. Libre utzitako animaliek orain aprobetxatu egiten dira bere ahuleziaz, bere itzal handiko izena galdu eta astoak hil duela usteko da.
Egitura kronologikoa da; hasierako egoera azaldu, erdigunekoa eta amaiera gertatzen baitira, lineala. Iraganean gertatutakoa kontatzen du baina denbora guztian garai berdinean dago.
Ez du ondo azaltzen zenbat denbora pasatzen den baina egun bateko istoria ematen du gutxi gora.
Tokiari buruz ere ez du askorik aipatzen baina guztiz objetiboa eta erreala ematen du.
Narratzailea orojakilea da, ezaugarri guztiak dakizkielako eta subjetiboa, bere ustetan beldurgarria baita.
Narrazioa 3 pertsonatan kontatzen du: Bazen behin lehoi indartsu eta beldurgarri bat....
Baina elkarrizketak lehenengo pertsonan dira.
Elkarrizketak zuzenak dira,- batez daudelako. Narrazioa dago, narratzaileak kontatua. Deskribapen ugariko alegia da, adjektibo ugarirekin: indartsu, beldurgarri, hortz gogorrak...
Pertsonaiak sinpleak dira, ez dira aldatzen istorioan zehar.
Protagonista lehoia da eta antagonistak edo arazo eragileak astoa, basurdea eta zezena, laguntzailerik ez dago.
Baliabide literario ugari daude:
Hiperbolea: lehoia zauritua eta odola leku guztietatik zeriola...
Harridura: hau zorigabea!
Galdera erretorikoa: nor ausartzen zen niri aurpegira begiratzen?
Etopeia: beldurgarri, haserre, lotsabako, adore eta aginte gabe
Prosopografia: ebaki handiek, zakarra, gaixorik, oinak arinagoak...
Psopopeia: beldurrez begiratzen zidatzen, hiztun...
Oso alegia interesgarria da, ikaskizun ona baitu. Ez diozu inori kalterik egin behar, izan ere bueltan jaso dezakezulako. Kalte handiak egiten dizkiote besteek, jakingabe bizia barkatu ziela lehoiak. Oso polita iruditu zait baina gaizki iruditu zaizkit egindako kalteak.

ALEGIAK
Alegiak prosan edo bertsotan egin daitezkeen istorio laburrak dira. Animaliak izaten dituzte protagonista eta bukaeran gogoetarako bidea ematen duen ikaskizun morala izaten dute, animaliek erakutsia.
Historian zehar alegiagile famatuak izan ditugu. Alde batetik Esopo eta Fedro mundu grekoko eta latinoko ordezkariak ditugu. Baina beste aldetik ere gertuagokoak egon izan dira: La Fontana eta Samaniego bezalakoak.
Gure ingurukoak ere baditugu, alegiak euskaraz landu dituztenak: Juan Antonio, Bizenta Mogel, Artxu, Iturriaga eta Oxabi.
Alegiak itzulpen bidez hizkuntzak irakasteko erabili izan dira, egitura eta hizketa erraza baidute, zailtasunik gabea.
Alegiek nagusiki irakastea eta plazerra ematea dure helburu, baita entretenitzea eta gogoeta bultzatzea ere.
Euskaldunek ezagutza handia zuten naturaz eta abereen izaeraz nahiz gizakiaren barne senaz. Alegien adibide batzuk: Inurria eta Txirrita, Erbia eta dordoka...
Alegietako baliabide batzuk:
Etopeiak: Etopeiak pertsonaia baten ohituren eta baliabide moralen deskribapena adierazten du. Hainbat ezaugarri azaltzen ditu: izaera, pentsaera, ezaugarri psiologiko eta moralak...
Psopografiak: Pertsonaien alde fisikoa azaltzen dute.
Psopopeia eta pertsonifikazioa: Gizakien portaera eta ezaugarriak egozten zaizkie izaki bizigabeei, animaliei edo kontzeptu abstraktuei.
Lau psopopeia maila bereizten dira: 1-bizidunei dagozkien izenondoak erabiltzea, 2- izaki bizigabek bizidunak bezala jokatzea, 3- izaki bizigabeek hitz egitea entzungo balute bezala, 4-animalia, gauzak edo hilek zuzenean mintzatzea, ipuin harrigarrietan, mitoetan eta alegietan bezala.

Alegiagile gutxi izan dira, bat Esopo grekoa da, k.a. V I mendeako ipuinlaria. Bere alegiak Europako hizkuntza askotara itzuliak izan dira, V.mendetik aurrera somatuak izan diren alegiak. Alegia hauetan animaliak dira protagonistak,animalia gizakituak, pasadizo moraledo satirikoak osatzen dituztenak.
bizenta mogel
Azkoitian jaio zen 1782an, aita bertan sndagile baitzuen. Bera eta anaia Juan Antonio bere apaiza idazlearengana bizitzera joan ziren, izan ere aita gazte hil zitzaien. Osabak latina irakatsi zion eta idaztera animatu zuen. Euskeraz idatzi zuen lehen emakumetzat hartu izan da eta irakasle ibili zen Adiskideen elkartean.
Emakume idazlea eta ikasia zen. Lan ezagunena Ipuin Orak zen, baina lan gehiago zituen: Gabonetako Cantia Bizkaitar guztientzat, Espaiñako Gotzai buruaren Artzai idazkaria, Ulibarri arabarren testuak orrazien ere lagundu zuen eta Ipui onac Esoporen 50 alegiaran itzulpenak egin zituen

alegia
Bazen behin tximu bat. Gaztea zen, oraindik gutxi bizitakoa, oso sasoi onean zegoen eta bere taldeko indartsuenetakoa zen.
Herriko zaharrenek beti eskatzen zioten laguntza gauzak egiteko: zuhaitz handienen puntetako frutak hartzeko, indarra behar zuten lanak egiteko, garraioak egiteko...
Hasiera batean dena oso normala zen, guztiei laguntzen zien eta denak gustura zeuden. Baina momentu batetik aurrera beste tximuak asko aprobetxatzen ziren beretaz, izan ere tximu gaztea oso eskuzabala zen eta ez zuen ezezkorik esaten inoiz.
Baina egun batean nazkatu egin zen eta ezezkoak esaten hasi zen, ez zuela dena berak egingo eta taldetik joan zen.
Jiraga talde handi batean gustura hartu zuten. Bertan denak lanak ondo banatzen zituzten, bakoitzak bere lanak eta betebeharrak zituzten eta elkarrei laguntzen zioten: Jiragen mugetatik hurrunago igotzen zen tximua, kumeak zaintzen laguntzen zuen, elkar babesten zuten eta jirafek beraien jakinduria erakutsi zien. Anai arrebak bihurtu ziren.
Egun batean tximuari bere tximu anai arreba ohiei buruzko berriak etorri zitzaizkion: Oso galdurik zeuden bere laguntza gabe, ezin zuten ondo bizi.
Tximuari pena handia eman zioten eta errukitu egin zen. Tratu bat egin zuten: lanak banatu egingo zituzten eta ez ziren aprobetxatuko inorretaz.
Handik aurrera ikasi zuten zutena momentuan ondo zaintzen, ez aprobetxatzen pertsonetaz eta garrantzitsua zenaz.

baladak
Baladak kantu narratiboak dira, Euskal Herrian erromantze deiturikoak, ahozko tradizioan oinarritutako eta gertaera gogorrak kontatzen dituzte.
Espainiar romanceroa, Europako baladen eredu berezian oinarrituta dago, aldiz, euskal erromantzeek Europarren antza handiagoa dute hauena baino.
Hauen estilo berezia Europan finkatu zen eta gaur harte iraun du ahozko kultura bizirik dagoen lurraldeetan. Leku bakoitzean ezaugarri berezia hartu izan dute forman, irudi errekurtsoetan edota lekuko epikan oinarrituz.
Baladek istorio osoak kontatzen zituzten, gertaerea gogorrrak eta bortitzak ziren nagusi: ezinezko maitasun istorioak, indarkeriazko heriotzak, hilketak...
Ez pertsonaien izaerarik, ez lekutik, ez denborartik ez zuen ematen, ezta pertsonaien datu edo deskripziorik ere.
Gertaera eta tentsio uneak egiten zituzten, horretarako elkarrizketea bizi, zuzen eta sarkorrrak erabiltzen zituzten, baita eszena aldaketa azkarrak ere.
Esandako moduan, hauek efektu bortitz, dramatiko eta indartsuak ziren. Horretarako esaldi mamitsu bat batekoak erabiltzen zituzten.
Karga bereziko uneak luzatzen zituzten eta emozio giroa biziagotzen zuten. Efektu hori lortzeko erretorika baliabidak erabiltzen zituzten.

poema
Neguko astelehen hotz hartan,
asteleneroko legez,
asteburuko gora beheretan genuen
burua, ahaztu nahiez.
Baina klase hartan
biziko gauza txikietan
galduta genuen burua,
ahaztezin diren horietan
Mila gauza horien
artean bera zen
goiz hartako burujan
guztien jabe
Begirada xumeko mutiko,
gordeta dut betiko
elkarrizketa urriko
hasiera zaila
Hitzik egin gabean
elkar ulertzean
ingurukoa aldatzean
sorrarazten dena
Mila haserreren ondoren
jarraituko duena,
aldendu arren,
bueltatzen dena.
Erori arren,
guztiak baino lehen
okerrenetik ateratzen
laguntzen nauena
Bizitzako gauza arruntetan
berezitasuna aurkitzen duena
Okerrenetan ere argi izpia ikusten duena

dbh3
JOSE LUIS AGUIRRE BELDARRAIN
Jose Luis Aguirre Beldarrain Donostian jaio zen 1962an baina betidanik Lasarten bizi izan da bere guraso eta 2 arrebekin. Orain ere Lasarten bizi da bere emazte eta bi semeekin.
Lehen mailako futbol jokalari ohia da, 1980-1990 urte bitartean ibili zen. Txiki txikitatik gustatu zitzaion futbola. Oporraldiro bere amaren Aiako baserrira joaten ziren bera, bere gurasoak eta bi arrebak lehengusu eta lehengusinekin, amaren familikoekin oporrak pasatzera eta eguna futbolean jolasten pasatzen zuen.
Hasiera-hasieratik ez zen Realean ibili, lehenengo Alabesen eta Durangon ibili zen, ondoren Sestaora joan zen eta hortik oso gutxira neguko merkatuetako fitxajeetan Realak hartu zuen.
5 denboraldi eta erdi egon zen bertan baina denboraldi onena 1989-90koa izan zuen, bertan erdilari ibili zen denbora gehiena, lagun ugari egin zituen bertan, eta milaka momentu ahaztezin izan zituen bertan.
1994-95ean Badajozera joan behar izan zuen 3 denboralditarako, bertara joan behar izan zuen bizitzera oso hurrun zegoelako, eta bere familiakoak askotan joaten zitzaizkion bisitan, dena laga zuen futbolarengatik.
1995-96ean, Badajoz taldeak 1. mailara igotzeko aukera zuen partida baino astebete lehenago, Agirrek belauneko lesio larri bat egin zuen entrenamendu batean. Ez zen errekuperatu eta 1996-97 denbotaldian ezin izan zuen jolastu, tenporada amaitutakoan futbola utzi behar izan zen.
Futbolari izateari utzi ondoren ez zuen Realarekin harremana galdu, oraindik ere bertan dabil lanean. Inoiz ez zen guztiz sendatu belaunaren kontuaz, oraindik ere askotan sufritzen du.
Bere familiak hasieratik lagundu zion futbolaren kontuarekin, nahiz eta oso gogorra izan ikasketen kontuekin eta entrenatu beharra, baina okerren pasa zuena lesioaren kontua izan zen. Familia Euskal Herrian zegoen eta bera kanpoan, beraz jakin orduko dena utzi eta beregana joan ziren.

KOMUNIKABIDEETAKO ALBISTEAK KONPARATZEN- Alex-ANE
Berria.eus-en argazkia handiagoa da, eta izenburuak beste zer ikusi bat du. Testuan gehiago hartzen da kontuan esan zuena eta berak lortu nahi dituen gauzak, momentuko festan egin zuena baino gehiago. Gauza handiak lortzeko gai dela uste dute.
Argazkia askoz ere txikiagoa da, eta azpi argazkian zerbait idatzirik du. Izenburua luzeagoa eta adierazgarriagoa da. Historia gehiago agertzen da eta momentuko gauza gutxiago. Lehenagoko gauzak ongi azaltzen ditu eta festako gertaera nabarmen asko, ondorengo gauzak ere badaude.
notizia_alexane.ppt | |
File Size: | 560 kb |
File Type: | ppt |